Euskal Merkataritzaren Gida Plana 2017-2020

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, 2017-2020 Plan Estrategikoaren garapenaren esparruan, EUSKAL MERKATARITZAREN GIDA PLANA jarri du martxan.
Planak, helmuga berriak, helburuen berrikustea eta krisi urte luzeen ondoren ahuldurik dagoen zein jokorako arau berriak behar dituen testuinguru aldakor batean murgildurik aurkitzen den sektore baten energia berreskuratzeko aukera suposatzen du.

Plana, sektore multzoaren proiektua da; eraikuntza kolektiboa, eta hurrengo urteetan euskal merkataritza ekosistema osatzen duten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak zuzendu behar dituzten ildoak, modu partekatuan finkatzea bilatzen du. Honela…

1. Errealitate berrietara egokitutako merkataritza bultzatzea eta kalitatezko enplegua sortzea
2. Eskaintza aberats eta desberdina erraztu; eta kontsumitzaileenganako gertutasuna eta zerbitzua sistemaren ardatz bihurtzea.
3. Zentzuzko eta jasangarria den merkataritza garapenagatik apustua egitea.
4. Eta sektorea, gure inguruko Europako erreferenteekin erkatzeko moduko lehia mailetan kokatzea.

Parte hartu, zure iritzia eman, zure ideiak azaldu…

Eraiki dezagun Plana denon artean!

Merkataritza Sektoreko Profesionalei Zuzenduriko Inkesta Erakundeen Eta Elkarteen Ehunaren Hausnarketak Bidali Zure Ideia Edo Ekarpenak